Euriari aurre egin eta bikain atera zen Asteburu Kulturala

Maider PETRIRENA 2013ko maiatzaren 31

Argazkietan ageri denez, parte hartze handia izan zen Asteburu Kulturalean. Maider PETRIRENA; Maria SARRATEA

Migeliko Anzizarrek irabazi zuen gazta lehiaketa

Eguraldiak ez zuen batere lagundu Asteburu Kulturalean, baina frontoian egin ziren ekitaldi guztiak.
 
Ortziralean haur jokoak izan ziren; proba konbinatuak, aulkiaren jokoa, zankoak, margo­tze tailerra, baita aurpegia margotzeko aukera ere. Ondoren txokolatada goxo goxoa izan zen. Gauean musa izan zen Bustitz ostatuan. 14 bikotek parte hartu zuten eta irabazleak Teresita Agirre eta Jose Miguel Galain izan ziren.    
 
Larunbatean Mendi eta Bizikleta ibilaldiak egin ziren, baina euriaren eraginez, 9 lagunek bakarrik parte hartu zuten Mendi ibilal­dian eta 5 bertzerik ez Bizikletakoan. Eguerdian Ariztigain kanpinean 50 gaztek egin zuten beraien otordua baita jokuak eta karaokea ere. 
 
Bazkalondoan hau­rrek Gorritiren animaliekin jolastu eta berendua izan zuten. Herriko an­tzerki taldeak Sonrisas y Lágrimas pelikularen an­tzez­­lana egin zuen. Aki­tzeko igandean, 5. artisau feria ikusgarria izan zen. Herriko talogileek, txistorra, txokolate eta gaztako taloak saldu zituzten, iazkoaren do­blea. Mila boleto ere saldu ziren atsaldeko 7etan zozketatu zen sari eder batendako. Eguerdian herriko haur dantzariek beraien ikuskizuna eskaini zuten. Eguerdiko 14etan feria itxi eta Ulibeltzak Elkartean egin zen bazkaria, artisauekin eta lan egiten ari zen jendearekin.  Arratsaldez ere feria ikusteko modua izan zen. Haurrek ere birzi­klapen tailerra egiteko aukera izan zuten esne kajekin: karetak, cd-ak eramateko boltsitoak, boltsoak, karterak, loreak…
 
GAZTA LEHIAKETAKO SARI BANAKETA
Arratsaldeko 7etan gazta lehiaketaren emai­tzak jakitera eman ziren. Txapelduna Migeliko Anzizar (60 euro) izan zen, bigarrena Josefina Jorajuria (40 euro) eta hirugarrena Primenekoborda baserriko gazta  (20 euro)  . Ordu honetan ere sariaren zozketa izan zen. Irati Zugarramurdi neskak atera zuen zenbakia eta hau Klemente Iriarteri tokatu zitzaion. Azkenik 10 gazten erdika guztiak, hau da 20 puska gazta zozketatu ziren, sarirako erositako boletoaren zenbakiarekin. 
 
Ezin hobeki joan da Asteburu Kulturala eta zorionak eta eskerrak eman behar zaizkie bertan parte hartu duten guztiei baita lagundu duten guztiei ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun