Berriki etxez-etxe hilabete honetako udal informazioa banatu da.
Joan den otsailaren 14an Imanol Artola zinegotzi eta alkateordeak dimisioa aurkeztu ondotik, alkateak Koldobike Gorostiza aukeratu du alkateorde lanetarako.
Bertzalde, martxotik urrira bitarte Markel Jorajuria herriko lanetan ari da, Anjel udal langileari laguntzen. Langabetu bat kontratatzeagatik Nafarroako Gobernuak dirulaguntza emanen du. Doneztebeko enplegu bulegotik lau aranztar bidali zituzten eta udalak Markel aukeratu du.
Herriko bestetan jartzen den eskenatokia zahartua eta arriskutsua zegoenez, kioskoa berritu da.
Berriz ere, herrian ongi aparkatzeko deia egin da. Batez ere, Goiko karrikan agerian gelditzen da hori.
Azkenik, urteko auzolanei dagokienez, egin ez dutenei ekainaren 30arte zeregin horretarako epea dagoela oroitarazi du udalak.