Nafarroako Bertso Eskolen Eguna ospatu zuten Donezteben

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 31

Bertso Eskolen Egunean parte hartu zuten ikasleak. Nafarroako Bertsozale Elkartea

14 urte arteko Eskolarteko Bertsolari txapelketan Leitzako taldea izan zen garaile

Bertso Eskoletan dabiltzan 14 urte arteko Nafarroa osoko gaz­tetxo­ek maiatzaren 11n ospatu zuten Nafarroako Bertso Eskolen Eguna. Doneztebeko zinema aretoak 80 gazte bildu zituen, besteak bes­te, Lesaka, Arantza, Igantzi, Doneztebe, Sunbilla, Baztan,Lei­t­za, Altsasu, Iruñea, Barañain, Berriozar, An­tsoain eta Atarrabiatik etorritakoak. Bertsoaren inguruan elkar ezagutzeko eta ikasturteari amaiera emateko festa izan zen larunbatekoa.
 
Goizean lehenik, 14 urte artekoen Eskolarteko Bertsolari Txapelketa jokatu zen. 15 taldetan bilduta, guztiek parte-hartzeko aukera izan zuten. Azkenean, Joanes Ilarregik, Xabat Ilarregik eta Oiher Al­tzelaik osatutako Leitza­ko taldeak lortu zuen lehen postua eta beraz, datorren ekainaren 22an Orion jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan Nafarroako ordezkari izango dira.
 
BERTSOPAPER LEHIAKETA
Nafarroako Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa ekitaldia egin zen ondotik. Bertso Eskoletako kideek parte hartu dute eta ondokoak izan dira sarituak: LH 3-4.mailan Lesakako Orti Arotzena Portu, LH 5-6.mailan Berako Ekhi­ñe Zapiain Arlegi, DBH 1-2.mailan Leitzako Joanes Ilarregi Marzol eta Batxilergoan Barañaingo Mikel Lasarte.
Arratsaldean, gazteek prestatutako gai eta ariketekin Xabier Silveira eta Julen Zelaieta bertsolariekin bertso-saioa egin zen. 
 
Ikasleen partaidetza handia izan zuen saio honekin amaitu zen festa eguna.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun