Maiatzaren 30eko grebak segida zabala izan du eskualdean

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 31

Tentsiorik handiena Arraiozko merkataritza gunean bizitu zen, informazio piketearen eta guardia zibilaren artean. Utzitako argazkia

Bortziriak eta Leitzaldeko lantegi nagusiek itxi egin zuten

Eskualdean nagusi diren ELA, LAB eta EHNE sindikatuek maiatzaren 30erako deitutako greba deialdiak segida zabala izan du. Industrian, langileen %80 baino gehiagok greba egin du eta Bortzirietan, Zalain, Funvera, Savera eta Composites Gurea bezalako lantegi handiek erabat itxi egin zuten. Leitzako Sarriopapelen ere ez zuten lan egin.

Eskualdean nagusi diren ELA, LAB eta EHNE sindikatuek maiatzaren 30erako deitutako greba deialdiak segida zabala izan du. Industrian, langileen %80 baino gehiagok greba egin du eta Bortzirietan, Zalain, Funvera, Savera eta Composites Gurea bezalako lantegi handiek erabat itxi egin zuten. Leitzako Sarriopapelen ere ez zuten lan egin.

Lesakako Arcelor-Mittal lantegian, ordea, makina batek lan egin zuen eta greba langileen %75 inguruk egin zuen. Legasako Arcelorren langileen %90ak greba egin zuen. Zalain eta Alkaiagako industrialdetako lantegi gehienek itxi egin zuten, baina Conservas Martiko, Palmadera eta Alcon normaltasunez lan egin zuten, hala erabaki baitzuten astean zehar egindako batzarretan.

Pikete informatiboak goizetik ibili ziren Zalain industrialdean eta gero Arriozera joan ziren, Nafarmendi HiperSimply merkataritza gunera. Han izan zen tentsiorik handiena eta gauardiazibilak kargatu egin zuen 50 bat lagunen kontra.

Eguerdian manifestazio sindikala egin zen Donezteben, Eskubide sozial eta laboral duinak izenburupean eta 400 bat lagun bildu zituen euripean. Arratsaldean, Elizondon eta Lesakan manifestazio sozialak egin ziren eta bakoitzean 300 bat lagun elkartu ziren.

Irakaskuntzari dagokionez, Bortzirietan ikastolak eta ikastetxe publikoek zerbitzu minimoak eskaini zituzten. Igantziko eskola publikoan hiru irakaslek lan egin zuten. Toki-Ona institutuan, 61 irakasleetatik 22k greba egin zuten, baina ikaslerik joan ez zenez, ez zen klaserik eman. Uxane zentroan ere guttieneko zerbitzuak eskaini ziren.

Malerrekan, Doneztebeko Mendaur eta San Miguel ikastetxetan irakasleen %70ak greba egin zuen eta herrietako eskola ttikiek ez zituzten ateak ireki. Askin haurtzaindegian normaltasunez lan egin zuten.

Baztanen ere, herrietako eskola ttikietan eta Baztan ikastolan ateak itxi zituzten, nahiz guttieneko zerbitzuak eskaini. Lekaroz-Elizondoko institutuan irakasleen %50-60ak eta ikasleen gehiengoak segitu zuen greba.

Komertzioei dagokienez, grebaren segidarik zabalena Bortzirietan eta Leitzaldean izan zen. Zenbait kasutan, goizeko 11:00 arte ireki eta gero itxi zituzten ateak, grebarekin bat eginez. Malerrekan eta Baztanen ez zuen halako segidarik izan.

Herriko Etxe eta mankomunitate gehienetan guttieneko zerbitzuak eskaini zituzten, Lesakako eta Berako Zahar Etxeetan bezalaxe.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun