Hilabete batzuk errepertorio berria prestatzen burubelarri ibili ondotik, Doneztebeko Mendi Abesbatza kontzertuak eskaintzan ari da udaberri giroan. Lehenbiziko emanaldia joan den larunbatean egin zuen Eratsunen, Malerrekako Egunaren barrenean eta Doneztebeko dantzariekin elkar lanean.
Hurrengo hitzordua maiatzaren 31n, ortziral arratsaldeko 8:30ean izanen da Donamariako Jauregian, eta igande horretan bertan, Ekainak 2, Oronozeko Elizan abestuko dute abesbatzako kideek arratsaldeko 7etan.
Kontzertu hauetan berriki landuriko obra berrien estreinua eginen dute eta aldi berean, beraien errepertorioko kantu gustokoenak abestuko dituzte, tartean polifonia sakratuko zein folkloreko obrak izanen direlarik belarrien goxagarri.