Nafarroako Herriarteko pilota txapelketan aitzinera egiteko aukera du Doneztebek

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 29a

Lau partidetatik hiru irabazi zituen Lizarran

Nafarroako Herriarteko pilota txapelketaren lehenbiziko fasean murgildua dago Doneztebe. Lehenbiziko jardunaldian 0-4 galdu zuen Burlataren kontra etxean, baina maiatzaren 25ean Lizarran jokatutako jardunaldian, lau partidetatik hiru irabazi zizkion etxeko taldeari.

Nafarroako Herriarteko pilota txapelketaren lehenbiziko fasean murgildua dago Doneztebe. Lehenbiziko jardunaldian 0-4 galdu zuen Burlataren kontra etxean, baina maiatzaren 25ean Lizarran jokatutako jardunaldian, lau partidetatik hiru irabazi zizkion etxeko taldeari.

Alebinetan, Errekako Gaizka Agirrek eta Julen Santestebanek 18 eta 16 irabazi zieten Lizarrako Curchillos eta Pierolari.

Infantiletan, Lizarrako Azkune eta Anduagak 18 eta irabazi zieten Errekako Enaitz Telletxea eta Iker Salaberriari.

Jubeniletan, Errekako Joanes Bakaikoa eta Ruben Medinak 18 eta 5 irabazi zieten Lizarrako Etxeberria eta Izkueri.

Senior mailan, azkenik, Errekako Gaizka Bendoiro eta Jon Gorritik 22 eta 12 irabazi zieten Lizarrako Aznarez eta Unanuari.

Gauzak honela, Burlatak eta Lizarrak jokatuko duten azken jardunaldiaren esperoan, sailkatzeko aukerekin dago Doneztebe. Multzo bakoitzeko bi lehenbizikoak sailkatzen dira eta Burlataren ondotik bigarren izateko aukera du Doneztebek.

 

Irurtzungo finalak

Irurtzungo txapelketako finaletara ere ailegatu ziren Errekako bi bikote. Emaitzari dagokionez, gozotik eta gazitik dastatu zuten. Infantiletan, Errekako Iker Salaberriak eta Jon Mariezkurrenak 18 eta 11 irabazi zieten Aranguren eta Zubeldiari. Jubeniletan, aldiz, Errekako Joanes Bakaikoak eta Iker Mariezkurrenak 19 eta 22 galdu zuten Huarteko Espinal eta Sarasaren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun