Amaiurrek irabazi du Nafarroako lauko sokatira txapelketako 300 kiloko txapela

TTIPI-TTAPA 2013ko mai. 28a, 09:50

Amaiurrek lortu du 300 kiloko txapela. Xagu-Lesaka

Bigarren taldeak ere hirugarren postua lortu zuen

Nafarroako lauko sokatira txapelketan 320 kiloko txapela ezin izan zuen etxean jantzi Amaiurrek, Berriozarrek kendu baitzion finalean. 300 kilokoan alderantziz gertatu zen, Amaiur A taldeak jantzi baitzuen Berriozarren.

Nafarroako lauko sokatira txapelketan 320 kiloko txapela ezin izan zuen etxean jantzi Amaiurrek, Berriozarrek kendu baitzion finalean. 300 kilokoan alderantziz gertatu zen, Amaiur A taldeak jantzi baitzuen Berriozarren.

Lehenbiziko saioan bezalaxe, tiraldi guziak irabazi zituen maiatzaren 25ean Amaiur Ak Berriozarren. Etxeko taldea bigarren izan zen eta honenbertzez, bien arteko finala jokatu zuten. Amaiur nagusi izan zen eta txapela janztea lortu zuen.

Hirugarren postua erabakitzeko berdinketa haustea egin behar izan zen eta azkenean Amaiur Bk lortu zuen hirugarren postu hori, Basaburua-Imotz menperatuta. Kaskailueta izan zen bosgarren eta Txantrea seigarren.

260 kiloko kategorian aritu diren emakumezkoetan Sakanak lortu du txapela, 14 puntu terdirekin. Basaburua-Imotz bigarren izan da (11 puntu), Berriozar hirugarren (10,5 puntu) eta Txantrea laugarren (4 puntu).

280 kilotan lehiatu diren kadete mailan, Berriozar A izan da nagusi, denera 19 puntu eskuratuta. Etxarriko Andra Marik 17 puntu eskuratu ditu, Ultzamak 10,5 puntu, Berriozar Bk 9,5 puntu eta Beriainek 4 puntu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun