Aritz Juanenea saldiastarrak irabazi egin du bere debutean

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 27a

Aritz Juanenea pilota astintzen, debutaren egunean. Maialen Andres

Urriza eta Julen San Migelek irabazi egin diote hirukoteari

Aritz Juanenea saldiastarrak eta Larrañagak irabazi egin zuten maiatzaren 25ean Galarretan bere debutean, 25-35 irabazi baitzieten Segurolari (hau ere debutaria) eta Labakari. Hiru hasi berriek itxura ederra eman zuten, baina Juanenearen kolpeak harritu zuen jendea, zer abiadura eman zion pilotari.

Partida nagusian, berriz, Urriza eta Julen San Migelek erremontelari onenak direla erakutsi zuten, 40-26 irabazi baitzieten Etxeberria IV-Juaristi eta Ion hirukoteari. Lehenbiziko zatia berdindua joan zen, baina 20-19koan, 12-1 partziala egin zuen bikoteak eta hortxe hautsi zen partida, 40-26koarekin akitu arte. Dirua hirukotearen alde atera zen, baina oraingoan huts egin zuen katedrak. Julen San Migelek partida handia egin zuen. Hamar tantu egin zituen sakearekin (falta bakarra) eta bederatzi piloteoan.

Maiatzaren 25eko emaitzak Galarretan

1. Segurola-Labaka, 25; Juanenea-Larrañaga, 35

2. Urriza-San Miguel, 40; Etxeberria IV-Juaristi eta Ion, 26

3. Endika-Lizaso, 32 Matxin III-Barrenetxea IV, 40

4. Otaegi-Zubiri, 30; Matxin VI-Saldias, 29

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun