Oraindik futbolean segitzen dute eskualdeko talde batzuk eta orokorrean, asteburua hagitz ona erraten ahal da. Beti Gazteko talde nagusiak Ohorezko maila mantentzea lortu du eta jubenilek, berriz, Ohorezko Mailara igotzea ez ezik, liga irabaztea lortu dute (ikusi argazkiak). Baztan eta Doneztebeko talde nagusiek aitzinera egin dute kopan eta Leitzako Aurrerak, Preferentera igotzeko faseko bigarren kanporaketako joaneko partida berdindu egin zuten etxetik kanpo. Donbeztebeko kadeteek, berriz, oraindik partida bat jokatu faltan, lehen mailara igotzea lortu dute.
FUTBOLA
Gipuzkoako Ohorezko Mailan
Beti Gazte 2 (Ander Maia eta Beñat Saralegi) – Aretxabaleta 2. Heldu den urtean ere Ohorezko mailan segituko dute lesakarrek.
Nafarroako Preferenteko Kopan
Baztan 1 (Lizartza)– Ardoi 1. Baztandarrek aitzinera egin dute eta final laurdenak jokatuko dituzte.
Nafarroako Erregionaleko lehen mailako igoera fasean, bigarren kanporaketa, joaneko partida
Itaroa Huarte 3 – Aurrera 3 (Ceballos, Iñaki eta Joseba)
Nafarroako Erregionaleko lehen mailako kopan, final hamaseireneko itzulia
Doneztebe 3 (Irail Zestauk 2 eta Jon Apeztegia) – Milagrés 0. Final zortzirenetarako sailkatu dira doneztebarrak.
Gipuzkoako jubenilen lehen mailako finala
Beti Gazte 2 (Unai Telletxearen golak)– Elgoibar 1. Ohorezko mailara igo ez ezik, Gipuzkoako lehen mailako txapeldun izan dira lesakarrak.
Nafarroako jubenilen bigarren mailako igoera fasean
Baztan – CD River Ega CD
Aoiz 4 – Doneztebe 1 (Dani Garcia)
Nafarroako kadeteen bigarren mailan, igoera fasea
Doneztebe 3 (Mikel Retegik 2 eta Diego Armando) – CD Lezkairu A 1. Lehenengo mailara igotzea lortu dute doneztebarrek, oraindik ere azken jardunaldia jokatzeko dela.
Nafarroako infantilen bigarren mailan
Beti Gazte 1 (Jon Leiza) – CD Amigó 2
BAZTAN-ERREKAKO LAXOA TXAPELKETA
8. jardunaldia
A multzoan
Irurita C 4 – Doneztebe A 9 (7. Jardunaldikoa)
Arraioz A 9 – Doneztebe D 1
Doneztebe A atsedena.
B multzoan
Oiz 9 – Doneztebe E 6
Irurita B 9 – Arraioz B 0
Doneztebe B 9 – Irurita A 5