Irunera doan Belateko zatia gaur irekiko dute

Ttipi-Ttapa 2013ko mai. 27a, 10:11
Azken hilabetean hainbat lur-jauzi izan dira toki berean.

Iruñera joateko Belateko mendatea erabili beharko dute ibilgailuek

Iruñea eta Irun lotzen dituen N-121-A errepidea itxita egon da joan den asteaz geroztik, Belateko tunelen parean bertze luizi bat gertatu zelako maiatzaren 18ko gauean. Astebeteko lanen ondotik, Irunera doan erreia gaur zabalduko dute. Iruñea aldera joateko, ordea, Belateko mendatea erabili beharko dute ibilgailuek.

Iruñea eta Irun lotzen dituen N-121-A errepidea itxita egon da azken astean, Belate parean. Tunelen parean bertze luizi bat gertatu zen maiatzaren 18ko gauean eta horren ondorioz, berriz itxi behar izan zuten. Astebeteko lanen ondotik, Irunera doan erreia gaur zabalduko dutela jakinarazi du Nafarroako Gobernuak. Iruñea aldera joateko, ordea, Belateko mendatea erabili beharko dute ibilgailuek.

Luizi ugari azken hilabetean

Ez da azken hilabetean gertatutako luizi bakarra. Joan den apirilarenn 14an eta 29an luiziak izan ziren, eta azken erortzaren ondotik, errepidea itxi egin behar izan zuten. Maiatzaren 8an zabaldu zuten Irunerako erreia, baina maiatzaren 18an lurra erori ondotik, berriz itxita gelditu zen  bi noranzkoetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun