Aritz Juanenea saldiastarrak debuta eginen du maiatzaren 25ean

TTIPI-TTAPA 2013ko mai. 24a, 15:48

Aritz Juanenea, argazkiaren eskuinaldean, larunbatean debutatuko duten Larrañaga eta Segurolarekin batera. Maialen Andres

Larunbat arratsaldeko 4etan Galarretan hasiko den jaialdiko lehen partidan ariko da

Erremonte profesionalak eskualdeko bertze ordezkari bat izanen du maiatzaren 25etik aitzinera. Aritz Juanenea saldiastarrak debuta eginen du larunbatean Galarretan. Saldiastarrarekin batera debuta eginen dute Larrañaga azkoitiarrak eta Aizarnazabalko Segurolak. Azkoitiarrarekin bikote eginen du Juaneneak eta Segurola eta Labaka izanen ditu arerio larunbat arratsaldeko 4etan hasiko den jaialdiko lehen partidan.

Ondotik, partida nagusian, Urriza eta San Migel hirukotearen kontra ariko dira, Etxeberria IV, Juaristi eta Ionen kontra. Hirugarren partidan, Urtasun eta Lizaso, Matxin III eta Barrenetxea IV.aren kontra ariko dira eta laugarrenean Otaegi eta Zubiri, Matxin IV eta Saldiasen kontra.

Aritz Juanenea

Aritz Juanenea Saldiasko Danbolineako semea da. 20 urte eginak ditu (1992ko urriaren 2an jaioa zen) eta joan den urtera arte esku pilotan aritu zen jotasu, Errekan, Txarutan eta Oberenan ere. Baina, esku pilotan etorkizun handirik ikusten ez zuela eta Migel Mari Urrutia herritarraren aholkua segituz erremonteko saskia probatu zuen joan den urteko martxoan. Erremontelari afizionatu bezala irabaz daitezkeen guziak irabazi ditu urtebetez (GRAVN iaz, Nafarroako txapelketa, Noaingo Hiru Kirolekoa eta azkenekoa Euskal Herrikoa, Iñigo Zubeldia herritarra atzeko koadroetan lagun zuela).

Urtebete beranduago, maiatzaren 25ean debuta eginen du profesionaletan Galarretan. Berekin batera, Iban Larrañaga azkoitiarrak eta Aizarnazabalgo Beñat Segurolak ere debuta eginen dute Oriamendi 2010 enpresaren eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun