Maila mantentzea jokoan izanen du Beti Gazteko talde nagusiak ligako azken partidan

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 24a

Beti Gazteko talde nagusiak airean du oraindik salbazioa. Garaipena behark du larunbatean Mastegin hori segurtatzeko. Artxiboko argazkia

Leitzako Aurrerak Preferentera bueltatzeko bigarren kanporaketa jokatuko du

Denboraldia bukatu da eskualdeko saskibaloi, eskubaloi, errugbi eta areto-futbol taldeentzat. Baita futbol talde gehienentzat ere. Baina oraindik jokoan daudenek partida garrantzitsuak izanen dituzte. Erraterako, Beti Gazte talde nagusiak maila mantentzea izanen du jokoan ligako azken partidan. Etxean jokatuko dute eta garaipenak matematikoki emanen lioke salbazioa. Berdindu edo galduz gero, bertze emaitzen menpe egon beharko luke eta horregatik, zaleen laguntza eskatu dute. Jubenilek, berriz, mailaz igotzea lortu ondotik, Gipuzkoako lehen mailako txapeldun izateko finala jokatuko dute. Leitzako Aurrerak ere partida garrantzitsua izanen du, Preferentera bueltatzeko bidean, bigarren kanporaketako joaneko partida.

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Beti Gazte – Aretxabaleta, larunbatean 18:00etan Lesakako Mastegin.

Nafarroako Preferenteko Kopan

Baztan – Ardoi, larunbatean 18:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako Erregionaleko lehen mailako igoera fasean, bigarren kanporaketa, joaneko partida

Itaroa Huarte – Aurrera, larunbatean 19:15ean Huarteko Aretan.

Nafarroako Erregionaleko lehen mailako kopan, final hamaseireneko itzulia

Doneztebe – Milagrés, larunbatean 17:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako finala

Beti Gazte – Elgoibar, Donostiako Matigoxotegin, larunbatean 17:00etan.  

Nafarroako jubenilen bigarren mailako igoera fasean

Baztan – CD River Ega, larunbatean 16:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

CD Aoiz – Doneztebe, igandean 17:00etan Agoizko San Migel zelai berrian.

Nafarroako kadeteen bigarren mailan, igoera fasea

Doneztebe – CD Lezkairu A, larunbatean 12:15ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Beti Gazte – CD Amigó, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.

ARETO-FUTBOLA

Nafarroako mutiko infantilak kopan

Aurrera A – Mendaviés, larunbatean Leitzako kiroldegian.

Aurrera B – CD Tafatrans, larunbatean Leitzako kiroldegian.

BAZTAN-ERREKAKO LAXOA TXAPELKETA

8. jardunaldia

A multzoan

Doneztebe C – Irurita C, larunbatean 18:00etan.

Arraioz A – Doneztebe D, larunbatean 17:00etan.

Doneztebe A atsedena.

B multzoan

Oiz – Doneztebe E, igandean 11:30ean.

Irurita B – Arraioz B, larunbatean 17:00etan.

Doneztebe B – Irurita A, larunbatean 16:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun