Baserrietako Jakien Jardunaldi Gastronomikoak antolatu ditu lehen aldiz Bertizko Partzuergoak

TTIPI-TTAPA 2013ko mai. 27a, 09:42

Baserriko jakien inguruko lehen jardunaldi gastronomikoen aurkezpena Bertizen. Utzitako argazkia

Maiatzaren 27tik ekainaren 23ra eskainiko dira hamar jatetxetan

Bertizko Turismo Partzuergoak ehiza jardunaldi gastronomikoak antolatzen ditu duela 20 urte. Aurten jatetxeak bildu dira bertze hitzordu bat gehiago eskaintzeko. “Gure baserrietako jakiak – Jardunaldi Gastronomikoak” izenarekin, Baztan Bidasoaldeko hamar jatetxek udaberriko menuak prestatu dituzte arras prezio egokiekin. Maiatzaren 27tik ekainaren 23ra arte eginen dira jardunaldiak.

Bertizko Turismo Partzuergoak ehiza jardunaldi gastronomikoak antolatzen ditu duela 20 urte. Aurten jatetxeak bildu dira bertze hitzordu bat gehiago eskaintzeko. “Gure baserrietako jakiak – Jardunaldi Gastronomikoak” izenarekin, Baztan Bidasoaldeko hamar jatetxek udaberriko menuak prestatu dituzte arras prezio egokiekin. Maiatzaren 27tik ekainaren 23ra arte eginen dira jardunaldiak.

Honek, bertako produktuen kalitateari gehituta, bereziki haragi eta barazkietan, oso kalitate/prezio erlazio ona ematen du. Espero dute arrakastatsua izatea, Baztan-Bidasoaldeko baratze eta baserrien produktuetan oinarritzen baitira, eskualdearen gastronomiaren kalitate ezagunarekin batera.

Jardunaldietan parte hartzen duten jatetxeetatik 5 Baztanen daude, (Beola Almandozen, Ordoki eta Bixta-Eder Arizkunen, Olari Iruritan eta Urgain Oronoz-Mugairin, 1 Urdazubin (berria den Nikolaurenea), 2 Bortzirietan (Burlada Arantzan eta Zubiondo Beran) eta 2 Malerrekan (Oitzeko posada eta Donamariako benta). Menu erakargarriek eskaintzen dituzte: Baztango ilar (babarrunak) gorriak, Arizkungo arraultzak, Baztango arkumea eta aratxea, Arantzako ahatea, Baztango ardi latxa eta behiaren gaztak, amuarrainak, txistorra eta txerriaren beste jakiak eta baratzeko produktu anitzak.

 

Menuak

Partzuergoaren web orrian ikusten ahal dira: www.consorciobertiz.org. Gastronomiaz gain, Bertizko Partzuergoak azpimarratu eta hirietako publikoari erakutsi nahi dio gure elikadurarentzat eta landa eremuen bizimoduarentzat hain inportantea den nekazalgintza. Horregatik menuetaz gozatuko duten lagunei sarrera dohain eskaintzen zaie hurrengo aktibitateentzat: Bertizaranako Lakoizketa baserrira bisita gidatua, non Lurdes Argain nekazari gazteak erakutsiko ditu bere etxeko ardiak, behiak, aratxeak bere landetxe xarmanta bisitatzeko aukerekin. Eguraldiak laguntzen badu, konprobatuko da ekaina dela ardiei ilea mozteko  sasoia.

Bertzalde, Etxalarreko 2012an gazte batzuek sortu zuten“Herri baratzea” ekimena ezagutzeko aukera izanen da. Helburua dute elkarlaneko edo auzolana bultzatzea eta berreskuratu aitzineko ezagutzak lurra, ilargia eta abarren inguruan janari osasungarri eta ekologikoak lortzeko. Bertizaranan ere, Ardiarana gasnategia bisitatzeko aukera izanen da. Bere ardi gasna Pirinioetako gazta hoberenetariko sariak lortu ditu zenbait aldiz. Bistan eskuz egiten den ekoipeana pausuz pausu ezagutuko da, nekazari familia honen kideen eskutik.

Azkenik eta balorean paratuz nekazarien lana eta bereziki emakumeena, EHNE sindikatuaren erakusketa Elizondora bueltatuko da. Erakusketa bisitatuz protagonista batek kontatuko du bere esperientzia ikusteko egiten duten ahalegin itzela, bai baserrian, bai amak bezala, bai zaintzale bezala…eta abar. Bodega Inurrieta ardo nafarrek, Elizondoko Zamail harategiak eta Beolako pateek babesten dute, parte hartzen duten jatetxe eta Partzuergoarekin batera, hau gauzatu dutela Gobernuaren dirulaguntzen falta saihestuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun