Doneztebe Udaberritua ekimena arrakastatsua izan da

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 22a

Tailer hauetan 26 txorimalo egin dituzte birziklatutako materialarekin. Utzitako argazkia

200 umek baino gehiagok parte hartu dute Guraso Elkarteek antolatutako zazpi tailerretan

Mendaur eta Erreka guraso elkarteek antolatutako Doneztebe Udaberritua ekimena arras arrakastatsua izan da. Birbira taldearen laguntzaz, 200 ume baino gehiagok parte hartu dute antolatutako zazpi tailerretan. Tailer hauetan loreak, kutxak, 26 txorimalo egin dira eta eskola barrenean, nola kanpoan ikusgai daude.

Ekimen honetan birziklapenaren materialak landu dira helburu anitza izanda: birziklapenaren mundua ezagutaraztea, eskuz egindako materialen trebezia lantzea, elkar-lana bultzatzea, eskola apaintzea, eta, batez ere, ongi pasatzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun