Bertizko Natur Parkeko jauregian bi erakusketa daude ikusgai, Lorategi Historiko-Artistikoaren barrenean. Pedro Ciga erakusketa gelan, “Pedro Ciga eta Dorotea Fernandez azken jabe partikularren argazki zaharrak” erakusketa dago ikusgai. Jauregiko Bidasoa Erreka erakusketa gelan, berriz, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki-Administrazio Departamentuak, Hezkuntza Departamentuarekin batera Nafarroako baso heziketa markoaren barrenean Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako “Zer da zuretzat basoa?” margo eta argazki lehiaketara aurkeztutako lanak ikus daitezke. Bi erakusketen ordutegia, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara.
1. “Pedro Ciga eta Dorotea Fernandez azken jabe partikularren argazki zaharrak”
1898an, Pedro Cigak eta Dorotea Fernandez senar-emazteek Bertizko Jaurerria erosi zuten. Bikote honek munduan zehar bidaia asko egin zituzten eta besteak beste, naturgune desberdinak bisitatu zituzten. Pedro Zigak eta Dorotea Fernandezek hainbat gauza eraikiarazi zituzten Bertizen: lorategia, iturriak, urmaelak, pergolak eta otorduetarako estalpeak. Oso argiak dira eragin erromantikoak eta modernistak. 1949an, Pedro Zigak eta Dorotea Fernandezek Bertizko Jaurerria testamentu bidez Foru Diputazioari utzi zioten oinordetzan eta baldintza bat ere ezarri zuten: Jaurerria bere hartan mantendu behar zutela, ezaugarriak aldatu gabe. Honela, Nafarroako Gobernuak Natur Parke izendatu zuen Bertiz 1984. urtean. Erakusketa hontan, garai hartako argazkiak ageri dira: egiten zituzten bidaietakoak, lorategian egin zituzten berrikuntza lanetakoak, familia arteko argazkiak, etab. Tokia: Jauregi-ko Pedro Ciga erakusketa gelan. Ordutegia: 10:30etatik 13:30etara eta 16etatik 19etara.
2. “II. Margo eta Argazki Lehiaketaren Erakusketa: "Zer da zuretzat basoa?”
Landa Garapeneko, Inguruneko eta Nafarroako Gobernuaren Toki – Administrazioko Departamenturako, baso – heziketa funtsezko oinarria da parez pare gizarte hobe eta bere inguruaren ezagutzailea izateko. Hala nola, bere inguruko baliabide naturalen garrantziaz, bere izaera berriztagarria eta hauek nola kudeatzeaz ere jabetzea. Aldi berean, neurri hauek hezkuntza zikloko lehenengo etapetan garrantzi haundiago dute.
Honengatik guztiagatik, Landa Garapeneko, Inguruneko eta Nafarroako Gobernuaren Toki – Administrazioko Departamentuak, 2012-ko martxorako “Zer da zuretzat basoa” II. Margo eta Argazki Lehiaketa deitu zuen, Hezkuntza Departamentuarekin batera, Nafarroako baso heziketaren markoaren barruan.
Nafarroako haur, lehen eta bigarren hezkuntzako ikaslegoari zuzendu zitzaion lehiaketa hau.
Erakusketa hau lehiaketa hontara aurkeztutako lanen lagin bat da.
Tokia: Jauregi-ko Bidasoa Erreka erakusketa gelan.
Ordutegia: 10:30etatik 13:30etara eta 16etatik 19etara.