Doneztebeko Agorreta Musika Eskolan matrikulatzeko epea zabaldu da

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 20a

12 urtetik goitikoentzat eta helduentzat eskaintza bereziak izanen dira

Doneztebeko Agorreta Musika Eskolak 2013-2014 ikasturterako izen emateko epea zabalduko du. 6 urteko umeentzat musika eta mugimendua eta 7 urtetik goitikoen­tzako lau zikloetaz gain, eskaintza bereziak izanen dira 12 urtetik goitikoentzat eta helduentzat, instrumentua ikasteko solfeorik gabe edo Haur Abesbatzan parte hartzeko, 2. eta 3. zikloetan ikasi gabe.

Akordeoia, gitarra, gitarra elektrikoa, pandereta, perkusioa, pianoa, trikitixa eta txistua ikasten ahal da. Izen emateko epeei dagokienez, ikasle zaharrek maiatzaren 20tik 24ra egiten ahal dute eta ikasle berriek maiatzaren 27tik ekainaren 7ra. Irailaren 9tik 13ra ere epe berezia irekiko da eta familia ugariagatik deskontuak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun