Asteburu honetan emaitza onak izan dira kategoria "ttikietako" eskualdeko kirolarientzat. Futbolean, Beti Gazteko jubenilek igoera faseko azken partida nagusitasunez irabazi (7-0) eta lehenbizikoak sailkatu dira, Gipuzkoako Ohorezko mailara igoera lortuz. Eskubaloian, kopako finala Donezteben jokatu zuten Errekako mutiko infantilek eta garaipena lortu zuten etxean Burladaren kontra (34-27), kopa irabaziz.
FUTBOLA
Gipuzkoako Ohorezko Mailan
Aurrera 1 - Beti Gazte 0. 94. minutuan suspenditua.
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako igoera fasean
Gure Txokoa 0 – Dunboa-Eguzki 2
Nafarroako Preferenteko kopan
Ardoi 1 – Baztan 2 (Jabier Urrutia eta Asier Lizartza). Joaneko partida irabazi zuten baztandarrek.
Nafarroako Erregionaleko lehen mailako igoera fasean, lehen kanporaketako itzulera
Aurrera 1 (Joseba) – Castillo 1. Leitzarrak sailkatu dira hurrengo kanporaketarako.
Nafarroako Erregionaleko lehen mailako kopan
Milagrés 1 – Doneztebe 0
Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasean
Beti Gazte 7 (Unai Telletxeak 2, Koldo Ordaxek 2, Mikel Telletxea, Joseba Bertiz eta beraien atean) – Antigua Luberri 0. Lehenbizikoak izan dira lesakarrak eta mailaz igotzea lortu dute. Heldu den asteburuan finala jokatuko dute.
Nafarroako jubenilen bigarren mailako igoera fasean
Beti Onak 1 – Baztan 3 (Aingeru Olabe, Asier Olabe eta Antton Astiz)
Doneztebe 3 (Fermin Estanga, Emanuel Gonzalves eta Ibon Leiza) – Peña Azagresa 2
Nafarroako kadeteen lehen mailan
UDC Txantrea 5 – Baztan 2 (Imanol Azpiroz eta Iñigo Dendarieta)
Nafarroako kadeteen bigarren mailan, igoera fasea
Doneztebe 3 (Mikel Retegi, Julen Retegi eta Diego Armando) – Berriozar A 0
Nafarroako infantilen bigarren mailan
CD Valle de Egues 3 - Beti Gazte 2 (Jorge Agirre eta Julen Arakues)
ESKUBALOIA
Mutiko jubenilak kopan
Anaitasuna – Erreka
Nafarroako neska kadeteak Kopako finala hirura
BM Lizarreria - Baztango KT
Malkaitz – BM Lizarreria
Baztango KT – Malkaitz
Nafarroako infantil mutikoak koparen finala
Erreka 34 – Burlada 27. Erreka kopako txapeldun.
Nafarroako infantil neskak, kopan
Erreka 13 – Atarrabia 18
Lagunak 30- Baztango KT 13
LAXOA TXAPELKETA
Baztan-Errekako laxoa txapelketan, zazpigarren jardunaldiko partida bakarra jokatu da asteburuan, euriarengatik.
Doneztebe E 6 – Irurita B 9