Nafarroako Itzulian aritu da Transbidasoa-Euromaster taldea

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 17a

Aurten ere gogoz lanean ari dira Transbidasoa-Euromaster taldeko txirrindulariak. Utzitako argazkia

Ion Zeberio elizondarrak senior mailako sailkapena irabazi zuen

Transbidasoa-Euro­mas­ter taldeko txirrindulariak Nafarroako Itzu­lian aritu ziren apirilaren 19tik 21era. Tutera, Monteagudo eta Irurtzunen izan ziren lau etapak eta maila izuga­rria izan zen parte har­tzaileen artean. Azkene­an Orquin taldeko Héctor Guerra ma­dril­darrak lortu zuen garaipena.


Lehen egunean soilik 69 parte hartzai­lek lortu zuten laisterketa akitzea eta ondorioz sailkapen nagusiaren lehiatik kanpo txi­rrindu­lari ugari gelditu ziren. Taldea lehiakor aritu zen. baina ez zuen aitzineko postuetan ibiltzeko aukerarik izan. Ion Zeberio elizondarrak 19. postua eskuratu zuen sailkapen nagusian, senior mailan sailkapen nagusia eta hiru etapetan lehen postua lortuz. Aipatzekoa da Zeberio berak taldearen denboraldiko lehenbiziko garaipena ere lortu zuela hilaren 5ean Burgosen egindako lasterketan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun