Nafarroako elite eta sub-23 txapelketa eskualdeko errepidetan erabakiko da

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 17a

Igantzitik abiatu eta Piedadeko gainean izanen du helmuga 130 kilometroko lasterketak

Euskadiko Txirrindularitza Federazioak antolatzen dituen lasterketen baitan sartuko da aurten ere Bidasoaldeko Saria. 2011. urtean antolatu zuen lehen aldiz Igantziko Biltokiko txirrindularitza atalak eta aurten ere Biltoki izanen da antolatzaile.
Maiatzaren 25ean eginen den aurtengo edizioak duela bi urtekoaren ibilbide beretsua izanen du, baina kilometraje handiagoa izanen du, 130 kilometro.  Izan ere, 2011ko lasterketa 105 kilome­trokoa zen, Lehendakari txapelketako Sub-23 kategoriako lasterketa baterako aski, baina aurten elite kategoriako txi­rrindulariak ere aterako dira, beraz Euskaldun txapelketarako baliaga­rria izanen da eta horre­tarako 130 kilometroko ibilbidea pres­tatu dute: Igantzitik abiatuta, Be­rrizaun, Bera, Lesaka, Piedadeko gaina, Igan­tzi, Berrizaun, Sunbilla, Mugairi, Berrizaun, Bera, Lesaka, Piedadeko gaina, Igantzi, Be­rrizaun, Sunbilla, Be­rrizaun, Lesaka, Nabazko gaina, Lesaka, Berrizaun eta Igantzitik pasatu ondotik, Piedadeko gainean izanen du helmuga. Orain bi urte, gaur egun profesionaletan ari den Yelco Gomez panamarrak irabazi zuen Piedaden.

NAFARROAKO TXAPELKETA
Bidasoaldeko Sari honek, Nafa­rroako erre­pideko txapelketa ere erabakiko du. Beraz, elite eta sub-23 kategorietako lehenbiziko nafarrak, 2013ko Nafa­rroako e­rre­­pideko txa­peldun ere izanen dira.
Bidasoaldeko II. Saria maiatzaren 25ean abiatuko da, larunbat arratsaldeko 3:30ean eta Nafarroako Itzuliaren aitzineko astean denez, maila handiko parte hartze zabala espero da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun