Heldu den ekainaren 1ean Animaineko zelaian, Basurdeek eta urtxintxek antolaturik, belar gaineko esku baloi txapelketa eginen da. 6ko ekipa mistoak (bederen 2 neska) osatu behar dira, izena emaiteko bada maiatzaren 25a arte. Izena emaitean 10 euroko parte hartze bat galdetua da eta gero iluntzeko janari mahaia idekia izanen zaizue. Iluntzeko janari mahaia deneri idekia izanen da (txapelketan parte hartu ez dutenei ere) eta sartzean 10 euro pagatu beharko da. Izena emaiteko Herriko etxeko edantegira joaten ahal da edo ondoko zenbakietara deituz: 06.79.88.97.07 edo 06.73.91.54.59