Korrika

Joana Guerendiain 2013ko maiatzaren 17a

Korrikaren 18.ediziorako diru frango bildu da Saran. Herriko ofiziale, merkatari eta dendariengandik 2565 euro bildu dira, oroitarazi behar da hauek beren borondatez ematen dutela dirua. Elkarteek aldiz, kilometroak erosteko aukera dute, eta hor ere parte hartze ona izan da, 1090 euro bildu baitira. Oroitarazi behar da diru hori zuzenean AEK-ra joaten dela, materiala erosteko, erakasleak ordaintzeko. Horretarako AEK elkarteak nahi ditu eskertu laguntza ekarri duten guztiak.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun