Urguri auzoan barna egiten ari den karrika nagusiaren saihesbidea heldu den urtean ideki behar zen osoki Ibarrun eta Olha artean baina berriki Pirineo Atlantikoetako departamenduak jakinarazi du lanek beranta hartuko dutela. Lanak heldu den urtean bururatzeko partez, ondokoan izanen da, beraz 2015an. Diru murrizketak direla eta erabaki hau hartu omen dute Kontseilu Nagusian. Berriki saihesbidearen zati bat ideki da Ibarrun eta Urguri erdia artean eta jadanik herritar andana hortik pasatzen da bereziki Amotze eta Sara alderat joateko maiz bete betea den herriko karrika nagusia saihesteko. Saihesbide osoa egiteko bidea luzatu beharko dute eta bigarren zubia altxatu Urdazuri ibaiaren gainean. Lanek beranta hartu omen dute departamendu osoan.
AINTZIRAKO LANAK BUKATUAK
Udazkena eta udaberria artean, lan gotorrak egin dira aintziran ur zikinak biltzeko . Lanak behar bezala iragan dira egutegia errespetatuz. Horri esker nahi bezala ospatu dira berriki triatloia eta Herri Urrats. Heldu den udazkenean aintzira sartzeko aparkalekua bukatuko dute asfaltoa eginez. Berziklatzeko biltegi berriak ezarri ditu herriko etxeak.