Shanti eta Titi ostatuek irabazi dute Doneztebeko seigarren pintxo lehiaketa

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 17a

Doneztebeko Herriko Etxean banatu ziren pintxo lehiaketako sariak. Alicia del Castillo

Epaimahaiaren eta publikoaren sariak eskuratu zituzten, hurrenez hurren

Maiatzaren 15ean banatu ziren Doneztebeko Herriko Etxean seigarren pintxo lehiaketaren sariak. Zortzi ostatuk parte hartu dute aurtengoan eta epaimahaiaren sari nagusia Shanti ostatuarentzat izan da. Publikoarena berriz, Titi ostatuarentzat izan da.

Shanti ostatuak desmigatutako ahate delizien brika foierekin, saltsa gazi-gezan eta sagar konpotarekin aurkeztu zuen eta udalak emandako oroigarriaz gain, Iruñeko Alhambra jatetxean bi lagunendako bazkaria irabazi zuen. Titi ostatuak, berriz, zigalak meloiarekin eta aguakate kremarekin aurkeztu zituen. Bi ostatu hauetaz gain, Ameztia, Bixen, Ekaitza, El Café eta Maylin ostatuek hartu dute parte.

Bozketetan parte hartu zuten bezeroen artean Inurrieta ardo lote bat zozketatu zen eta Irrintzi ostatuan bozkatu zuen Asier Mutuberria Santestebanek eskuratu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun