Etxeberria familiako hamasei lagun bildu ziren bazkaltzera

Fernando Etxeberria 2013ko maiatzaren 17a

Etxeberriatarrak, familiako bazkarian. Fernando Etxeberria

Hainbat lanetan aritu ziren arbasoak gogoan izan zituzten

Familiako loturak berritu eta bizilegearen ondorioz falta diren senideak gogoratzeko helburuarekin famili ezberdinetako kideak urtean behin elkartzeko ohitura ugaritzen ari da Ezku­rran. Horixe egin zuten Etxeberria familiako16 kidek, bazkari eder baten inguruan bildu baitziren, beraien arbasoak gogoratuz: Juanitok Ziordia, Urto eta Atalloko erabakimenean lan egin zuen; Jose komer­tziantea izan zen eta arro­pa saltzen ibili zen Goizueta, Basaburua, Ultzama eta Orexa ingu­ruan; Ignaciok magisteritza ikasi zuen, baina Atarrabiko psikiatrikoan aritu zen erizain eta Alejandrok kaminero lanak egin zituen Male­rreka osoan. Horretarako erabiltzen zuen burdinezko bizikleta gordea daukate oraindik. Arreba bakarra, Fidela, etxekoandrea izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun