Kontzertuak eta zinea Herriko Ostatuan

Fermin Etxekolonea 2013ko maiatzaren 17a

Utzitako argazkia

Soñadores Natos taldeak emandako kontzertuko argazkian ederki ageri denez, giro bikaina sortzen ari da Herriko Ostatuetako kontzertuetan. Maia­tzaren 17an, rock bertsioak izanen dira Kon dos bemoles taldearekin. Hilaren 24an, El rapero casero rap&antzerkia. Hilaren 31n Bertsolari dokumentala eskainiko da, Asier Altuna zuzendariarekin. Ikusi eta eztabaida sortuko dugu. Denak, 22:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun