Pulunpa eskolako guraso elkartea hainbat ekitaldi antolatzen ari da. Maiatzaren 23an, Gurasoak izateko desafioa mintzaldia antolatu dute. Camira kooperatibako Nuria Valentin psikologoak guraso izateak dakarren arazoak, aktibitateak, psikologia, afektibitatea aztertuko ditu 16:30etik 18:30era. Pulunpako gurasoez aparte, herriko jende guziari ireki eta zabaldua dago.