Maiatzaren 2an hssi zen asteburu kulturala oso arrakastatsua izan da. Jende asko elkartu zen ekintza ezberdinetara, pizza tailerrera, xaboi tailerrera, masajeetara, birziklapen tailerrera, talo egitera… hurbildutako guztiek primeran pasatzeko aukera izugarria izan zuten, ekintza batean zein bestean. Larunbatean ere giro ederra izan zen herriko ostatuan musikaren laguntzaz. Eskerrak eman behar ditugu bertan lanean aritu diren guztiei eta parte hartu duten guztiei.