Iratxo Kobazuloa ostatu berria ireki dute

Izaskun Goñi 2013ko maiatzaren 17a

Izaskun Goñi

Ekainaren 7rako kontzertu berezia iragarri dute, gorputz tibetar, ahotsa eta gong-ekin

Kristina eta Igorrek, ostatu berria ireki dute Donamarian, Iratxo Kobazuloa. Bertan aukera ezberdinak daude, bokatak, hanburgesak, plater konbinatuak, razioak, pizzak (bertan jateko zein eramateko). eta enkargatuz gero, menu bereziak jateko aukera. Ostatuan beste aukera bat, txikien txokoa dago, non haurrak ongi pasatzeko aukera duen ipuin eta jostailu ezberdinekin. Eta gazteentzat billarra dago dibertimendurako. Kanpoan ere terrazatxo bat dauka. Astelehen eta asteartetan itxita dago ostatua. Erreserbetarako 633231640 telefonora deitu behar da.


Ekintza bat antolatu dute Kristina eta Igorrek ostatuan ekainaren 7rako. 19:30ean hasiko da kontzertua. Kontzertu honek, gorputz tibetanoak, ahotsa eta gong-ak izanen ditu eta gu­txi gora behera ordu bat iraungo du. 10 euro balio du sarrerak baina ho­rrekin batera, trago bat hartzeko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun