Herrera anaiak mendi bizikletan

Maider Petrirena 2013ko maiatzaren 17a

Utzitako argazkia

Eneko eta Koldo Herrera anaiek Rural Kutxak urtero antolatzen duen BTT martxetan parte hartzen dute. Martxoaren 3an hasi zuten denboraldia Izkuen. Apirilaren 21ean Izurdiagan izan ziren eta Enekok 4. postua lortu zuen eta Koldok irabazi egin zuen bere kategorian. Maiatzaren 5ean Tafallan izan ziren. Eneko 6. gelditu zen eta Koldo berriz ere txa­peldun suertatu zen bere 10 urterekin. Zorionak He­rrera anaiei eta segi horrela!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun