Maiatzaren 1ean hasi da amuarrain arrantzaren denboraldia eta arrantzale dexente ibili da Bidasoa bazter hauetan lehendabiziko egunetik. Hemengo eta inguruko arrantzaleez gain, baita Errioxa aldetik ere etortzen dira. Argazkian ageri denez, Paul Irazoki eta bere semea Pablok ongi hasi zuten denboraldia, maiatzaren 1ean 1,190 kiloko amuarrai eder hori arrantzatu baitzuten Bidasoan.