Ameriketan ibilitako artzainek besta egin zuten maiatzaren 1ean

Maider Petrirena 2013ko maiatzaren 17a

Jaione Otxandorena

Maiatzaren 1ean Sunbillako Amerikanoek beraien besta ospatu zuten. 1987 urtez geroztik ospatzen dute egun hau. Urtetik urtera jendea guttitzen ari da normala den bezala. Hildakoen aldeko meza eman zuen Don Basiliok. Ondotik Ulibeltzak elkartera hurbildu ziren beraien lur azpiko ogiarekin aperitiboa hartzera. Ameriketan ohitura zuten edaria hartu zuten, Highball-a. Ondoren Ariztigain kanpinean bazkaldu zuten eta berenduarekin akitu zuten eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun