Asteburu Kulturala eginen da hilaren 17tik 19ra

Maider Petrirena 2013ko maiatzaren 17a

Mendi eta bizikleta martxa eginen da larunbatean

Azken urteetan martxo­aren azken asteburuan egiten zen Asteburu Kulturala. Aurtengoan ezin izan da horrela egin eta maiatzaren 17, 18 eta 19an eginen da.


ORTZIRALA, MAIATZAK 17
• 16.30: Haur jokoak eta ondoren txokolatada.
• 22.00: Mus txapelketa Bustitz ostatuan or­tzilero bezala.


LARUNBATA, MAIATZAK 18
• 09.30: Inskripzioa fonda atarian Mendi eta Bizikleta martxetarako.
• 10.00: Mendi ibilaldia:Plaza-Arre­txe­ko­borda-Zumaleku (hemen gosaria)-Txurinborda-Plaza. Bizikleta ibilaldia: Plaza-Auloa-Bulatxiki-Zumaleku (hemen gosaria)-Arretxe­koborda-Plaza.
• 14.00: Bazkaria Ariztigain Kanpinean (apuntatu nahi duenak bertara deitu beharko du). Atsal­de partean, karaokea eta jokoak kanpinean bertan.
• 16.00: Gorriti eta bere animaliak. Ondoren berendua.
• 18.30: Antzerki emanaldia. Ilunabarrean poteo herrikoia.


IGANDEA, MAIATZAK 19
• 10.00-14.00: V Artisau feria eta He­rriko Gazten Lehiaketa.
• 12.00: Dantzariak
• 16.30-19.30 Artisau feria.
• 19.00: Gazta Lehiaketaren sari banaketa eta Saskiaren zozketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun