Gazte Eguna antolatu du Burrunbak larunbaterako Donezteben

TTIPI-TTAPA 2013ko mai. 17a, 10:38

Kaotiko taldeak joko du larunbat gaueko kontzertuetan. Artxiboko argazkia

Dama, Hesian, Kaotiko, Revolutionary Brothers eta DJ Uriz ariko dira gauean

Doneztebeko Gazte Burrunbak Gazte Eguna antolatu du maiatzaren 18an. Hainbat ekitaldi prestatu dituzte larunbateko egitarau zabalean eta gauean kontzertu bikainak izanen dira Bearzanan.

Doneztebeko Gazte Burrunbak Gazte Eguna antolatu du maiatzaren 18an. Hainbat ekitaldi prestatu dituzte larunbateko egitarau zabalean eta gauean kontzertu bikainak izanen dira Bearzanan.

Goizeko 10:30tik 13:00era haurrentzako jokuak izanen dira. 13:00etan kuadrilen arteko paella lehiaketa. 14:00etan bazkaria. 16:30ean Herri kirolak. 19:00etan trikipoteoa. 21:00etan hitzaldiak Bearzana pilota plazan. 22:00etan kontzertuak Bearzanan: Dama, Hesian, Kaotiko, Revolutionary Brothers eta DJ Uriz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun