Berriaren 10. urteurreneko antzezlana

Bera 2013ko maiatzaren 17a

Berriak 10 urte beteko ditu ekainaren 21ean. Hamarnaka kontatzekoak gara lelopean 30 kultur ekitaldi antolatu dituzte datozen hiru hilabeteetan eta gure eskualdeari dagokiona Beran eginen da maiatzaren 18an, larunbat arra­tsaldeko 8:00etatik ai­tzinera Kultur Etxean.  Metrokoadroka sormen laborategiak urteurrenerako prestatu duen Zertarako hegoak an­tzezlana emanen du. Sarrerak Errekalden, Labiagan, Ricardo Baroja eta Toki Onan eta Lesakako Arranon eros daitezke edo egunean berean Kultur Etxean.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun