Azken urteetan martxoaren azken asteburuan egiten zen Asteburu Kulturala Sunbillan. Aurtengoan ezin izan da horrela egin eta maiatzaren 17, 18 eta 19an eginen da, ortziraletik igandera.
Maiatzaren 17an, ortziral arratsaldeko 4:30ean Haur jokoak eginen dira eta ondoren txokolatada. 22.00etan Mus txapelketa jokatuko da Bustitz ostatuan ortzilero bezala.
Maiatzaren 18an, larunbat goizean, mendi eta bizikleta martxak eginen dira, lehen aldiz.
Goizeko 09.30ean, inskripzioa gauzatu beharko da fondako atarian, bai oinezko mendi martxarako, baita Bizikleta martxarako ere.
10.00etan abiatuko dira bi martxak. Oinezkoena, Plazatik abiatuta, Arretxekoborda. Zumaleku (hemen gosaria) eta Txurinbordan barna pasatuta berriz ere plazan bukatuko da. Bizikleta ibilaldiari dagokionez, Plazatik abiatuta, Auloa, Bulatxiki, Zumaleku (hemen gosaria) eta Arretxekobordan barna, berriz ere plazan helmugaratuko da.
14.00etan bazkaria izanen dute Ariztigain Kanpinean (apuntatu nahi duenak bertara deitu beharko du). Arratsalde partean, karaokea eta jokoak izanen dituzte kanpinean bertan.
16.00etan Gorriti eta bere animalien erakustaldia. Ondoren berendua. 18.30ean antzerki emanaldia eginen da eta ilunabarrean poteo herrikoia izanen da.
Maiatzaren 19an, igandean, artisau feria eginen da bosgarren urtez eta herriko gazten lehiaketa ere bertan erabakiko da. Goizean, 10:00etatik 14:00etara eginen dira feria nahiz lehiaketa. Eguerdian dantzariak ariko dira eta arratsaldean, 4:30etik 7:30era, berriz ere eskulangileen produktuak ikusgai izanen dira. 19.00etan Gazta Lehiaketaren sari banaketa eginen da eta Saskiaren zozketa.