Herri ttikien biziraupena ziurtatzeko neurriak hartu behar direla adierazi du Gaindegiak

Gurutze Pikabea 2013ko maiatzaren 17a

Gaur egungo martxarekin eta duten biztanleria ttikia eta zahartua izanik, hurrengo urteetan Euskal Herriko 49 udalerri desagertzear egon daitezkeela ondorioztatu du Gaindegiak. Horietako 21 herrik luze gabe desagertzeko arriskua izanen lukete, eta tartean dago Ezkurra. Epe luzea­goan­, kopuru horri bertze 18 batuko litzaieke, hala nola, Urroz eta Arano.

G. PIKABEA
Mila biztanletik beheragoko EHko 49 udale­rri desager­tze­ko­ arriskuan daudela ohartarazi du Gainde­giak, Euskal He­rriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak (www.infobasque.com). 1999tik honat popu­lazioak izan duen beherakada, bizitza ­    pro­iek­tua aitzinera eramateko adinean dauden biztanleria­ren ihesaldia –batez ere emakumeak–, zahar­tze-indize altua eta amatasun indize baxuak­ dira, Gaindegiaren az­ken txostena­ren ara­be­ra, galtzear egon daitez­keen udale­rrien ezauga­rriak. Eta tartean badi­ra eskualdeko zenbait herri­.


«Oro har, herri ttiki gehienak, demagun 200 biz­­tanletik beherakoak, egoera kritikoan daude». Halaxe dio Imanol Esnaola Gain­de­gia­ko­ koordinatzaileak. Gaine­­ra­­tu­ digunez, «Malerrekan, erra­terako, egoera kri­ti­koan dauden udale­rrien kontzentrazio haundia dago. Hu­rrengo urteetan zerrenda horretan herri ge­hiago sartuko ote diren galdetu beharko ge­nioke geure buruari. Hau da, zer egin behar den inguruko herriek bide hori ez hartzeko eta bi­­de horretan daudenek ibilbide berri bat hartze­ko».

EZKURRA GORRIZ
Eskualdeari erre­pa­ra­tuz, Ezkurra epe ertai­nean de­sa­ger­tze­ko arris­kuan dagoela on­do­rioz­tatu du ikerketak: «ezau­garri demografiko beldurgarriak ditu, biztanle­riaren %33a galdu du 1999tik honat, 840ko zahartze indizea du (65 urtetik gorako herritarren proportzioa 0-14 urte bitarteko biztanleko), amatasun indize ttikia (8,4) eta biztanleen iraute­ maila negatiboa, batez ere emakumeen artean. Oinarri ho­rrekin ezin dio zahar­tze­ko prozesuari gain hartu», dio Esnaolak. Arano eta Urrozek «bide horretan sar­tzeko arrisku haundia dutela» ­erran digu: «baina herri horietan ere badago zerbait egiteko gogoa, beraz, ezin da herio­tza iragarri, arriskua baizik».


Bertzetik, Aran­tza, Are­so, Beintza-Laba­ien, Eratsun, Goizueta, Saldias eta Zubietak «ezau­ga­rri demografiko kriti­koak­ adierazten dituztelako kez­katzekoak direla» azaldu digu Imanol Esnaolak, baina bere hitzetan, «arazoa ez da demo­grafikoa ba­ka­rrik, herri hauek biz­tan­leriari eusteko moduko es­tra­te­giak behar di­tuz­­te. Estrategia falta da arazoa, arazoak ez baitira berez konpontzen».


Izan ere, Esnaolak aipatu digunez, gure he­rriek ga­be­ziak­ dituzte: «lan gu­tti­ edo arlo­ gu­ttitan, ga­rraio azpiegi­tura eskasak, oinarrizko zerbi­tzuak urruti... Hori guztia batera etortzen denean edo lu­rraldean ez badira­ modu­ orekatuan gara­tzen­ honela­koak gerta­tzen dira. Lan bila dabi­le­­nak lana da­goen lekura jotzen du. Administra­zioak herri ttiki hauetako­ biztanleriak bere lurrari lotuta jarrai dezan behar den ahalegi­na egiten ez badu, kontrakoa eragiten du. Admi­nis­­­tra­zioa­ren lu­rralde diseinuak eragiten du zonalde ba­tzuek egun­go bizimoduari eusteko erakarga­rriak izatea eta ber­tze batzuk ez». Gain­degiakoak oroitarazi du «Iruñea eta kostaldeko hi­riak­ hurbil izanda, erra­za­ gertatu dela bizilekua aldatzea. Orain­ erre­pide berriekin beharbada ez da halakorik gertatuko, baina hamarkada luzez ekialdeko nafa­rrek euskal hiribu­ruen in­guruko herrietara jo dute. Ez dugu ahantzi behar men­­di nekazaritzak Europako nekazaritza politiketan jasan duen baz­­terketa. Nekazal ere­muak birritan baz­ter­tuak izan dira, ekonomikoki eta zer­bi­tzuen planeamenduan».

ONDORIO NAGUSIA
Lan honekin Euskal Herrian hainbat zonalde arrisku larrian daudela ja­kinarazi du Gainde­gi­ak, «egungo mar­­txa­re­kin eta duten biz­tanleria ttikia eta zahartua izanik hu­rrengo urteetan 49 udale­rri desagertu daitezkeela». On­­dorio nagu­sia, ordea, ha­ra­ta­go doa: «gu­re­ lu­rral­dean­ euskal identitateari, mendiari eta la­bo­ran­tzari lotutako eremu za­balak daude, admi­nis­­trazio zenbaitek baz­ter­tu­rik dituztenak. Baz­ter­keta horren on­dorioz, desagertzeko bidean daude». Gisa berean, Euskal He­rrian gure­ geografia ekonomiko eta soziala aztertzeko­ ohitura galdu dela dio Esnaolak: «aberastasun haun­­dia sortzen dugu eta gure gizarteak garapen maila haundia du hiri gu­tti ba­tzuetan kon­­tzen­tra­tuta». Bere irudiko, «bizi­ dugun lurralde zatiketak ez digu gure geografia ekono­miko eta soziala ulertzen uzten, batez ere adminis­trazio zentralisten menpe dauden eskualdeok bizi duzuen baz­ter­keta».

Egoera iluna bada ere, «itxaropen­tsu» egoteko deia egin du: «badago zer egin eta zertan hobe­tu. Hor daude udalak, hainbat herri­tar prestu, Mankomunitateak, Cederna-Garalur... Oinarria bada aitzinera ilusioz egiteko. Hortik aitzinera, jarduera ekonomikoak di­bertsi­fika­zioa­ren bidetik ber­piz­­­tu, kohesio soziala bermatu, zerbitzuak es­kuraga­rri ja­rri... Labo­ran­­tza ga­rran­tzitsua izanen da, baina ez da aski­. Bizi­tzaren esparru guz­tiak­ garatu behar dira eroso eta gustura bizitzeko»­. Elkarlana­ ere nabarmendu du: «en­ple­gua edo babes sozia­la­ren­ alde bat egiten dugun bezala bat egin beharko genuke gure geografia osoa bizibe­rri­tzea­ren alde Euskal Herrian. Ho­rreta­ra­ko iri­tzi-joera in­dar­tsu bat eragin behar da, izen abize­nak, aur­pe­­giak ja­rri behar zaizkio proble­ma­tika­ honi, ba­­tez­ ere, ilusio eta proposamenei. Herri ba­tzuk desagertuko dira, baina lana txukun eginez, ber­tze auni­tzek iraunen dute»­.

LURRALDE DISEINUA

«Administrazioaren lurralde diseinuak eragiten du zonalde batzuek egungo bizimoduari eusteko erakargarriak izatea eta bertze batzuk ez»

ELKARLANA

«Enplegua edo babes sozialaren alde bat egiten dugun bezala bat egin behar genuke gure geografia osoa biziberritzearen alde»


GURE HERRIAK

«Ezkurrak ezaugarri de­­mografiko ­beldur­ga­rriak ditu. Oinarri ho­rrekin ezin dio za­har­tze prozesuari gain hartu. Arano eta Urroz­ek bide horretan sartzeko arrisku
handia dute»

Imanol ESNAOLA
Gaindegiako koordinatzailea



 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun