Urumea erreka garbitzeko deialdia egin dute maiatzaren 18an

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 17a

Joan den urtean 70 bat goizuetan bildu ziren erreka bazterrak garbitzera. Artxiboko argazkia

Goizueta eta Aranoko boluntarioak ariko dira larunbat goizean

Urumea erreka eta erreka bazterrak garbitzeko iaz Goizuetan egindako deialdiak arrakasta handia izan zuen eta 70 bat herritar aritu ziren, suhiltzaileen laguntzarekin txukuntze lan horietan. Aurtengoan, deialdi zabalagoa egin dute eta Goizuetarekin batera, Arano, Ereñozu eta Hernaniko herriek, CRANAK Guratrans proiektuaren baitan eta Euskal Autonomia Elkarteko Ura erakundeek egin dute deialdia maiatzaren 18rako.

Boluntarioek izen emateko zerrendak jarri dituzte Goizueta eta Aranoko udaletxeetan, autobusak osatzeko. Goizuetako Olatso eta Arranbide inguruan, Aranoko Abañon eta Ereñozuko Ugaldetxo eta Fagollaga inguruetan egin nahi dituzte garbitze lanak, beti ere biltzen den jendearen arabera.

Goizeko 9:00etatik 12:30era ariko dira boluntarioak erreka bazterrak garbitzen eta 13:00etan elkarrekin hamaiketakoa hartuko dute eta 14:30ean bueltatuko da norbera bere herrira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun