Maiatzaren 9an, Doneztebeko eskolako lehen eta bigarren hezkuntzako hainbat irakasle eta guraso bildu ziren gobernuak onartu nahi duen LOMCE hezkuntza kontrarreformaren kontra protesta egiteko. Izan ere, lege honek eskola publikoaren baloreak deusezten dituela uste dute.
Bilkuran adierazi zutenez, “Erreforma berzentralitzailea, antidemokratikoa, publikoaren kalterako, irakaskuntza pribatua sustatzen duena, merkantilista, baztertzailea, curriculuma guztiz aldatzen duena, laikotasunaren eta baloreen hezkuntzaren kontrakoa, desberdintasunak sustatzen dituena, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna ahazten duena eta irakasleen lana gutxiesten duena da”.
Horregatik guztiagatik Ez haundi bat erran zioten LOMCEri, “eskola publikoa denona eta denontzat delako”.