Maiatzaren 30eko greba orokorrarekin bat egitera deitu dute ELA, LAB eta EHNEk

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 15a

Maiatzaren 30eko grebarekin bat egiteko deia egin dute ELA eta LAB sindikatuek. Aitor Arotzena

Egun horretako ekintzak zehazteko batzar irekia deitu dute maiatzaren 16an Donezteben

Maiatzaren 30ean greba orokorreko deialdiarekin bat egiteko deia egin dute ELA, LAB eta EHNE sindikatutik. Maiatzaren 14an egin zuten agerraldia Berako Beralandetan eta greba eguneko ekitaldiak zehazteko batzar irekia deitu dute maiatzaren 16an, ortzegun arratsaldeko 7etan Doneztebeko erakusketa aretoan.

Maiatzaren 30ean greba orokorreko deialdiarekin bat egiteko deia egin dute ELA, LAB eta EHNE sindikatutik. Maiatzaren 14an egin zuten agerraldia Berako Beralandetan eta greba eguneko ekitaldiak zehazteko batzar irekia deitu dute maiatzaren 16an, ortzegun arratsaldeko 7etan Doneztebeko erakusketa aretoan.

ELAren izenean Jose Mari Arribillagak eta LABen izenean Koldo Saenzek eman zuten deialdiaren berri eta azpimarratu nahi izan zuten “ez dela greba laborala soziala baizik. Krisi sozio-ekonomiko larri baten aurrean gaudelako eta horrek denei eragiten digu. Azkeneko Lan eta Negoziazio kolektiboaren erreformek negoziazio kolektiboa blokeatu eta lan baldintzen haustura totala suposatu du”.

Eskualdeko bi sindikatu nagusien ustez, “krisia hasi zenetik gobernu ezberdinak inposatzen ari dizkiguten politikek emaitza bakarra izan dute: krisian oraindik eta gehiago sakontzea. Bizi dugun egoera ez da krisi ekonomikoaren ondorioa, honen aitzakipean martxan jarri dituzten politiken ondorioa baizik. Politika hauen helburua herritarrak pobretzea eta eskubideak kentzea da, betikoek aberasten jarraitzen dutela bermatzeko”.

Krisiaren hasieratik Euskal Herriko gehiengo sozial langilea borrokan dago, eta testuinguru honetan Maiatzaren 30eko greba orokorra “beharrezkoa eta ezinbertzekoa da, gobernu ezberdinei altu eta ozen errateko nahikoa dela” adierazi dute. Baina borroka eta salaketaz haratago alternatiba eraiki behar dela ere uste dute ELA eta LABek eta bide horretan lehen urratsa Euskal Herriko eskubide sozialen gutuna izanen da, “Euskal Herrian egiten ari garen borroka guztiak batzeko tresna izanen dena, helburu argiekin, eskubide sozial eta laboralak errespetatzeko, eta justizia sozialean oinarrituko den eredu berri batera eramanen diguna”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun