TransBidasoa taldeko Ibon Urtiaga hirugarren San Mateoko Sari Nagusian

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 15a

Ibon Urtiaga podiumera igotzea lortu zuen Aragoien. Utzitako argazkia

Ibon Urtiaga Transbidasoa-Sinertecnic-Euromaster taldeko txirrindulari betelutarrak podiumeko 3. postura igotzea lortu zuen San Mateon (Aragoi) jokatutako laisterketan.

Urtiaga lehen kilometroetan adi ego arren ez zuen lortu eguneko ihesaldian sartzea, hamargarren kilometro inguruan bortz lagun tropel nagusia gibeleratzea lortu zuten. Ondoren saiakera ezberdinetan txertatzea lortu zuen, baina hauek ez zuten aintzinera egiteko betarik izan.

Tropel nagusian Utebo talde aragoitarra tiraka jarri zen eta San Mateora iristen bortzkoteko hiru kide harrapatzea lortu zuten; momentu horretantxe Ibonek eraso golpe zitala jo zuen, pelotoia jokoz kanpo harrrapatuaz. Metro batzutako abantaila lortu zuen eta tropela gibeleratzea lortu bazuen ere ezin izan zituen Dani Arnal, garailea, eta Jorge de Vicente, bigarren sailkatua, harrapatu.

Podiumera igotzea arras zaila da eta ondorioz taldearentzako denboraldiko emaitza garrantzitsuenetarikoa da. Badirudi Transbidasoa-Sinertecnic-Euromaster taldeko txirrindulariak pixkanaka pedal golpe egokia lortzen doazela eta aurreko denboraldiko garaipen kopurua handitu ahal izanen dutela.

Ion Zeberio Burgoseko Los Balbases herrian aritu zen, ez zuen egunik onena izan, dena dela ere tropel nagusian helmugaratuta senior mailako 3. postua lortu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun