Amaiurrek ezin izan zuen 4x4 sokatirako lehen txapela etxean jantzi

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 13a

Berriozar nagusitu zitzaion Amaiurri finalean. Xagu-Lesaka

Berriozar izan da txapeldun 320 kiloko kategorian

Amaiur A taldeak ezin izan du Nafarroako 4x4 sokatira txapelketak 320 kiloko txapela jantzi etxean, Amaiurren. Joan den asteburuko lehen jardunaldian tiraldi guziak irabazi zituen eta larunbatean Amaiurren jokatutako bigarren saioan ere denak irabazi zituen, Berriozarren kontrako bat izan ezik. Baina gero, bi lehenbiziko sailkatuek jokatutako finalean, Berriozar nagusitu zitzaion eta txapela jantzi zuen Berriozarrek. Ikusi argazkiak (Xagu-Lesaka)

Beraz, sailkapen orokorrean azpitxapeldun izan zen Amaiur A, hirugarren Basaburua-Imotz, laugarren Amaiur B, bosgarren Kaskallueta eta seigarren Txantrea.

Emakumezkoen 260 kiloko bigarren jardunaldian, berdinketa izan zen Sakana eta Basaburua-Imotzen artean, gainerako tiraldi guziak irabazi eta elkarren arteko bana irabazi baitzuten (hiruna puntu terdi). Berriozar hirugarren izan zen eta Txantrea laugarren.

Kadeteen 280 kiloko kategorian ere bigarren jardunaldia jokatu zen eta hemen Berriozar A nagusitu zen, Andra Mari, Ultzama, Berriozar B eta Beriainen aitzinetik.

Behin 320 kiloko txapela erabakita, orain gizonezkoek 300 kiloko lehen jardunaldia jokatuko dute maiatzaren 19an, igande goizeko 11:30ean Iruñeko Takoneran, Sortzen festaren barrenean. Hemen ere bi talde aterako ditu Amaiurrek eta bana Berriozar, Txantrea, Kaskaileta eta Basaburua-Imotzek. Horretaz gain, kadeteen eta emakumezkoen hirugarren jardunaldia jokatuko da. Gizonezkoen 300 kiloko bigarren eta azken saioa maiatzaren 25ean jokatuko da Berriozarren eta orduan jokatuko da kadeteen eta emakumeen laugarren eta hondar saioa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun