Baztan-Errekako XXXIV. Laxoa txapelketan, hasierako faseko bigarren itzuliko lehen partidak jokatu dira asteburuan. Partidarik interesgarrienean, Doneztebe Ak 9-7 irabazi zion Arraioz Ari.
Hain zuzen, lehenbiziko multzoan, lehenbiziko itzuliko partida guziak irabaziak zituen Arraioz Ak. Doneztebe Ak, berriz, Arraiozen galdutakoa izan ezik, gainerako guziak irabazi zituen. Orain, biak daude sailkapen buruan, bortz partidetatik launa irabazita. Multzo horretako bertze partidan, Doneztebe Ck 9-3 irabazi dion Doneztebe Dri.
Bigarren multzoan, berriz, Irurita B eta Irurita Aren arteko partida ez zen jokatu, Iruritako Salbatore bestak direlako. Doneztebe Bk 9-3 irabazi zion Oizeri eta Arraioz Bk 9-4 irabazi zion Doneztebe Eri. Hemen sailkapena nahasiagoa dago. Izan ere, Arraioz Bk 12 puntu ditu, 6 partidetatik 4 irabazita. Oizek 10 puntu ditu, 5 partidetatik 2 irabazita eta Irurita Ak 8 puntu ditu, baina kontuan hartu behar da 3 partida bakarrik jokatu dituela eta hiruak irabazi dituela.