Herri Urrats bezperan, kontzertuak izanen dira Saran

Ttipi-Ttapa 2013ko maiatzaren 10a

Kontzertuak plazan eginen dira eta sartzea urririk izanen da

Aurtengo talde gonbidatuak Tommy Gun, Goienetxe anaiak eta Iruñeko Bad Sound System izanen dira. Kontzertuak plazan eginen dira eta sartzea urririk izanen da.

Usaian bezala, Herri Urrats bezperan, larunbat honetan, Sarako Gaztetxeak antolatuta, Urrats gaua eginen da Saran. Aurtengo talde gonbidatuak Tommy Gun, Goienetxe anaiak eta Iruñeko Bad Sound System izanen dira. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira eta plazan eginen dira. Sartzea urririk izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun