Igande honetan, maiatzak 12, eginen da Herri Urrats besta, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko egun haundia. Hogeita abar urte lelopean eginen da, eta hogeita hamargarren urtemuga izanda, orain artean egindako ibilbidea gogoratu eta euskararen normalizazioan egiteko gelditzen den guztia adierazi nahi izan dute.
Urtero bezala, egun osoko egitarau betea prestatu dute eta eguraldiak laguntzen badu, jendetza elkartuko da Senpereko lakuaren inguruan.
Egitaraua
Nafarroa gunea
11:00etan 2zio, 12:30ean Famille Arthus, 14:30ean Hurmurau, 16:00etan Anai Arrebak eta 17:30ean Talco.
Lapurdi gunea
11:00etan bertsu saioa, 12:30ean Agustin Alkat, 14:00etan Amaren Alabak, 15:30ean Rhapsoldya eta 17:00etan Etoumba. Aldi berean, Lapurdi gunean puzgarriak ere izanen dira.
Araba gunea
11:00etan Herri Urrats kantuz, 12:30ean Mutxikoak, 14:00etan The Sparteens, 16:00etan Xutik eta 18:00etan Niko Etxart eta Hapa Hapa.
Zuberoa gunea
Prentsa egonen da.
Hondartza gunea
10:30ean Arbonarrak, 11:00etan Garaztarrak, 12:30ean Kemen Gipuzkoako dantza taldea, 13:30ean Andramari Bizkaiko dantzariak, 14:30ean Xiberotarrak (Kauteren baleta), 15:30ean Ortzadar Nafarroako dantza taldea eta 16:30ean Arabako Algara.
Baxe Nafarroa gunea
Erakusketa izanen da.
Gipuzkoa gunea
Haurren txokoa izanen da. 10:00etan Senda viva, 11:00etan Irrien Lagunekin kanta eta dantza. 12:00etan laguntza txakurren erakustaldia, 14:00etan laguntasunaren sekretuak ikuskizuna eta 16:00etan jolas dinamizazioa.
Haurren xokoa1
Irrien lagunak txokoan, puzgarriak, tailerrak, kirol adaptatuak, Ikaren mundua, marrazketa, tranpolina... izanen dira. Gisa berean, 10:00etatik 18:00etara puzgarriak, 12:00etan irrien lagunen buruhandiak, 14:00etan kirol adaptatuak, 17:00etan apar festa.