Bidasoko Txirrindulari Itzulia eskualdean barna ibiliko da egunotan

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 9a

53. dortsalarekin dabilen Beñat Txoperena izanen da eskualdeko txirrindulari bakarra. Artxiboko argazkia

Ortzegunean Donezteben helmugaratuko da Hendaian abiatutako etapa

Maiatzaren 8an, asteazkenean hasi zen 23 urtez beheitiko txirrindulariei zuzendutako Bidasoako 41. Txirrindulari Itzulia. Lehen egunean erabat Gipuzkoako errepidetan ibili baldin bazen ere, ortzegunean, ortziralean eta larunbatean eskualdean barna igaroko dira txirrindulariak. Horien artean, Eki Sport taldeko Beñat Txoperena igantziarra da eskualdeko ordezkari bakarra.

Maiatzaren 9ko bigarren etapa Hendaian abiatuko da 14:00etan eta Donezteben izan du helmuga ortzegun arratsaldeko 5:00ak aldera. Hendaiatik abiatuta, Irun, Bera, Sunbilla (tarteko helmuga), Doneztebe, Donamaria, Urroz, Saldiasko gaina (2. Maila), Gorostietako gaina (2. Maila), Orokieta, Larraintzar, Alkoz, Arraizko Bentak, Belate (3. Maila), Mugairi, Irurita, Zigako gaina (3. Maila), Berroetako bidegurutzea eta Mugairin barna Donezteben helmugaratuko da, 127 kilometroko ibilbidearen ondotik.

Hirugarren etapa, ortziralean, Hondarribian hasi eta bukatuko da, tartean 129 kilometro eginda. 14:30ean abiatuko da Hondarribiatik eta Irun, Bera, Mugairi, Zigako gaina, Irun, Bera, Behobia, Gaintxurizketa, Lezo eta Jaizkibel igo ondotik, Hondarribian helmugaratuko da.

Laugarren etapa Irunen hasi eta bukatuko da larunbatean. Etaparik laburrena izanen da, 78 kilometro, baina aski gogorra. 15:00etan abiatuko dira txirrindulariak Gal zelai ingurutik eta Gurutzen barna Oiartzunera joanen dira, Artitxulegi (1. Maila), Agiña (1. Maila), Lesaka, Bera, Irun, Erlaitz (1. Maila) eta Gurutzen barna, Colon pasealekuan 17:00 aldera helmugaratzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun