Apirilean igo egin da deus kobratzen ez duten langabeen kopurua

Ttipi-Ttapa 2013ko mai. 9a, 11:45

Langabezia jaitsi arren, prestaziorik kobratzen ez duten langabe kopurua igo egin da apirilean.

1.471 langabe zeuden apiril hondarrean

Doneztebeko Enplegu Bulegoan martxoan baino 50 langabe guttiago egon dira apirilean, 1.471 guztira. Hala ere, datuak ez dira baikorrak, joan den urtean garai honetan baino 213 langabe gehiago baitira aurten. Gisa berean, langabezi-prestaziorik kobratzen ez dutenen kopurua ere igo egin da.

Langabezia jaitsi egin da apirilean, martxo hondarrean baino 50 langabe guttiago baitira Doneztebe Enplegu Bulegoan izena emana dutenak. Guztira 1.471 langabe daude. Baina datuak ez dira baikorrak, joan den urtean garai honetan baino 213 langabe gehiago baitira aurten. Iaz 1.258 langaberekin bukatu zen apirila.

Langabezi-prestaziorik kobratzen ez dutenen kopurua ere igo egin da. Joan den otsailean, adibidez, langabeen %41,66k ez zuen deus kobratzen, eta apirilean, berriz, langabeen %44,12 ziren deus kobratzen ez zutenak. Ondoko koadroaren gainean klikatuz gero, herriz herri lanik gabe daudenak zenbat diren ageri da eta horietatik zenbat diren langabezi-prestazioa kobratzen dutenak eta zenbatek ez duten deus kobratzen.

Adin tarteak eta arloak

Adin tarteei erreparatuz, 25 urtetik beheitiko 110 gizonezko dira Doneztebeko Enplegu Bulegoan izena emana dutenak apirilean, eta 53 emakumezko. 25 urtetik gorako gizonezkoak 656 dira eta 652 emakumezkoak.

Arloei erreparatuz, nekazaritzan 36 langabe daude, industrian 284, eraikuntzan 171 langabe eta zerbitzuen arloak segitzen du kopuru altuenarekin, 922 langaberekin, hain zuzen. Lehendik lanik ez zutenak 58 dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun