Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentuak Iruña-Behobia N-121-A errepideko iparralderako karrila maiatzaren 8an, asteazken goizeko 10:00 aldera irekiko du zirkulazioarentzat, Belateko tunelen zatian. Bide hori erabat itxita zegoen joan den apirilaren 29an gertatutako lur erori baten ondorioz.
Irekitzeko erabakia zonaldearen azterketa sakona egin ondoren hartu da eta egiaztatu ondoren kaltetutako hegalaren egonkortasunerako beharrezko baldintzak betetzen direla. Neurri horrekin eta behin betiko irtenbidea aurkitu arte, Iruña alderako zirkulazioak Belateko mendatea NA-1210 errepidetik joaten segituko du, eta errepide horretako segurtasun-baldintzak ere hobetuko dira ibilbide horretan aurrez aurreko zirkulaziorik ez izatean.
Aldi berean, Sustapen Departamentuko teknikariek, geologo espezialistekin eta Construcciones Mariezcurrena enpresako langileekin batera (larrialdiko obren esleipenduna), lurraren zundaketekin bukatu zuten asteartean; zundaketa horiei esker, errepidea hartu zuen lurraren ezponda egonkortzeko behin betiko irtenbidea zein den jakin ahal izango da, hamar bat eguneko epean. Lehen azterketen arabera, errepidea hilabete batean erabat irekita izan daitekeela kalkulatzen da.