Baztango Udalak, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak eta Malerrekako Mankomunitateak etxez-etxe banatutako egutegiek duten zenbakiarekin, maiatzeko zozketa egin da eta hauxe da zenbaki sariduna: 7.432.
Saria, zonaldeko produktuekin osatutako lotea izanen da. Aipatu, bertzalde, apirilean ere ez zela zenbaki sariduna agertu. Hilabete hondarrean bukatu zen epea, eta beraz, orain ezin da saria eskatu.
Maiatzeko zozketaren saridunak hilabete bukaera arteko epea izanen du saria eskuratzeko. Horretarako, maiatzaren 31 baino lehen Bortzirietako Mankomunitatera deitu beharko du: 948 635254.