Koteto Ezkurra eta Aritz Zubiri izan dira apirileko erremontelaririk onenak

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 8a

Apirilean jokatu dituen lau partidak irabazi ditu Koteto Ezkurrak. Artxiboko argazkia

Aurrelari doneztebarra A multzoan eta atzelari goizuetarra B multzoan

Koteto Ezkurra doneztebarra izan da apirileko erremontelarieik onena, Oriamendi 2010 enpresak egiten duen rankingaren arabera. Partida nagusiak jokatzen ez dituztenen B multzoan berriz, Aritz Zubiri goizuetarra izan da onena.

Koteto Ezkurra Doneztebeko aurrelari handiak apirilean jokatutako lau partidak irabazi ditu eta hortaz, 40 puntu eskuratu ditu. 2011ko uztailean ranking-a egiten hasi zirenetik bigarren aldiz nagusitu da Ezkurra. Apirilean gibelean utzi ditu Matxin III (37.6 puntu) eta Etxeberria III (37 puntu).

B multzoan, Aritz Zubiri Goizuetako atzelariak 37,83 puntu eskuratu ditu, jokatutako sei partidetatik bost irabazi eta gero. Etxabe II (36,8 puntu) eta Etxeberria IV (34,6 puntu) utzi ditu atzean. Zubiri ere bigarren aldiz izan da bere multzoko erremontelaririk onena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun