Ion Zeberio elizondarrak lortu du lehenbiziko garaipena Transbidasoa-Euromaster taldearentzat

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 7a

Txutxin Fernandez, Ion Zeberio eta Ibon Urtiaga, Burgosen. Utzitako argazkia

Irabaztea lortu zuen maiatzaren 5eko Burgoseko lasterketan

Astebete igaro da Bidasoa errekan arrantzatutako “lehenbizko” izokina atera zenetik, eta badirudi garai berdina aukeratu dutela Transbidasoa-Eusromaster-Sinertecnic taldeko txirrindulariek berdina egiteko. Burgosen maiatzaren 5ean jokatutako laisterketan Ion Zeberio elizondarra izan zen azkarrena, tropel nagusiaren aintzinetik helmugaratu zen bosteko taldetxo batean azkarrena izan ondotik; aurkezpen ekitaldia egin berritan arropa berriari estreinaldi ona eman zion Zeberiok.

Ibon Urtiaga, Txutxin Fernandez eta Ion Zeberio gerturatu ziren Burgosera eta sei aldiz igo behar zuten Burgoseko gazteluko aldapa llabur baina gogorra. Gezurra badirudi ere igoera ez zen erabakigarria izan eta ordekan lortu zuten ihesaldia osatzea. Saiakera ezberdinetan ibili ondotik, 20 kilometroren faltan hirukote bat zebilen laisterketa buruan eta Ion Zeberiok, bertze lau kiderekin batera, aitzinera egin zuen. Gazteluko aldapak hasterakoan elizondarrak gibelean utzi zituen bere hiru iheskide eta Burgoseko Samuelekin batera aitzinetik zuten hirukotea harrapatu zuen.

Zeberio saiatu zen kilometro baten faltan ihes egiten, hala ere bere iheskideek ez zioten utzi eta boskoteak sprintean jokatu zuen garaipena. Transbidasoa taldeko txirrindulariak bere iheskideak garaitzea lortu zuen eta taldearentzako lehen garaipena erdietsi zuen modu honetan. Ibon Urtiaga hamargarren postuan helmugaratu zen eta Txutxin Fernandezek laisterketa utzi behar izan zuen alergien eraginez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun